8 ordu eta 19 minutuan, Julián Sanzek 302 kilometro egin zituen BKOOL entrenamendu-sistema birtualean, eta erronka irabazi zuen. Basauriko Urbiko Triatloi taldeko 3 triatleta zituen aurkari, eta haietako bakoitzak 100 km egin zituen, baina ez ziren gai izan Julián Sanzen erritmoari eusteko: 8 ordu baino gehiago eman zituen Juliánek, guztiz kontzentratuta, GIANT bizikletaren gainean. Arrigorriagako kiroldegian, II. indoor triatloiarekin batera, eskuratu zuen Julián Sanz txapeldunak lorpen hori. Atleta nekaezina da, eta Race Across America (5.000 km gelditu gabe 11 egunean baino gutxiagoan) lasterketan parte hartu duen espainiar bakarra bertatik bertara lanean ikusten duten guztiak harrituta uzten ditu.
E: Zaila egin zaizu hiru triatleta aurkarien erritmoari eustea?
JS: Erregularra izatea zen nire helburua, nire mugan mantentzea 300 kilometroetan, hori baitzen modu bakarra Urbiko taldearen errelebo-aldaketa bakoitzean erritmoari eusteko.
E: Uneren batean erronka galtzeko aukeraren bat ikusi zenuen?
JS: 160. kilometroan kilometro eta erdiko desabantaila neukan, eta oso zail ikusi nuen bigarren erreleboko erritmoari eustea —Raúl Gómez del Ríorenari—, baina ez urruntzea lortu nuen, baita buelta ematea ere, 200. kilometrorako; ordurako 1,7 kilometroko abantaila nuen, Ramón Garcíaren erreleboari aurre egiteko. Ikusirik abantailari eusteko aukera nuela, azken 50 kilometroetan erritmoa bizitu nuen, eta 7 kilometroko abantaila lortu nuen. Azkenean, gainera, alde horrekin amaitu nuen erronka. Gustura geratu nintzen, gorputzak erantzun egin baitzidan azken txanpan.
E: Erakargarria izan da BKOOL ekipoekin lehiatzeko sistema?
JS: Oso erakargarria eta atsegina izan da ekipo birtualen gainean ibiltzea, eta entretenigarria izan da Espainiako Itzulian grabatutako irudi errealak ikusi ahal izatea; erronkan, gogortasuna erakusten zuten, maldaren arabera. Horrek guztiak motibazioa handitzen du. Sistema handia sortu du BKOOL taldeak.
E: Erronka berriak ote datoz hemen erabilitako sistema honekin?
JS: Bai, baliteke neguan lehiatzen jarraitzeko modu bat izatea, eta horrek motibazio handia ematen du.
E: Zer helburu dituzu hurrengo denboraldirako?
JS: Lehiatzea: Munduko Kopan, Race Across America lasterketan… Lehian bakarrik pentsatzen dut, aurrera egitean eta lehian. Horretarako, bidea egin behar dugu, behar ditugun laguntza ekonomikoak bilatuz, eta horretan ari gara orain lanean.
E: Zorte on, eta dei egiten diegu babesleei Julián Sanzekin hitz egiten jarraitzeko aukera izan dezagun.
JS: Eskerrik asko.
Erronkaren emaitzak:
|
ETAPA |
Kilometro |
Denbors Julián Sanz |
Batez beste |
Denbora URBIKO |
Batez beste |
|
1 |
50 |
1:25:00 |
35,29 |
1:25:00 |
35,29 |
|
2 |
47 |
1:20:00 |
35,25 |
1:19:00 |
35,70 |
|
3 |
50 |
1:25:00 |
35,29 |
1:28:00 |
34,09 |
|
4 |
52 |
1:20:00 |
39,00 |
1:23:00 |
37,59 |
|
5 |
51 |
1:35:00 |
32,21 |
1:39:00 |
30,91 |
|
6 |
52 |
1:14:00 |
42,16 |
1:24:00 |
37,14 |
|
GUZTIRA |
302 |
8:19:00 |
36,31 |
8:38:00 |
34,98 |




