![]() |
0.0 (0) |
Poz handiz jakinarazten dizuegu apirilaren 21ean XXI. Erandio-Erandio Zikloturismoko Martxa egingo dugula. Gure gizartearentzat erronka handia da, baliabide ekonomikoak ez ezik, kolaboratzaile eta txirrindularitzaren zale asko behar baitira ekimen hori gauzatzeko —bidegurutzeak eta ibilbide guztia zaintzeko, besteak beste—. Izan ere, gure helburu nagusia da parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea, gehien atsegin duten kirola egiten egun on bat pasa dezaten.
Baina gure lan bakarra ez da martxa antolatzea. Duela urte batzuk hasitako “Bizirik Errespeta gaitzazu - Respétanos vivos” kanpainarekin ere jarraitzen dugu, txirrindularien eskubideak hedatzen. Horretarako, Trafiko Segurtasunaren Legearen aldaketak eta proposamen zehatzak aurkeztu ditugu erakundeetan —Batzar Nagusietan eta Foru Aldundian— eta foroetan —Euskalduna
Jauregian egin zen “Bizikletan Hirian” kongresuan—, hala nola “Marra Gorri, 1,5m de VIDA” proposamena.
Bizikletaren erabilera sustatzen jarraitu nahi dugu, ibilgailu erabilgarria, erabiltzaile guztiei egokitzeko modukoa eta funtzio ugarikoa (kirola, aisialdia, garraiobidea...) izan dadin. Izan ere, abantaila ugari ditu: ingurumenerako jasangarria da, osasungarria, energia aurreztea dakar... Aitzindaria da garraiobideen garapen jasangarrian.
Lan handia eskatzen du honek guztiak, eta kostu ekonomiko handia, eta batzuetan gainezka egiten dute gurea bezalako gizarte-taldeek, baina gure ahaleginari eta txirrindularitzan inplikatutako enpresen —hala nola Euskaltelen— laguntzari esker, eutsi egiten diegu ekimenei. Horri esker, litekeena da gizartean gero eta oihartzun handiagoa lortzea eta bizikletaz gozatzeko espazio bat sortzea guztion artean.
Eskerrik asko denoi.
“guztion artean lortuko dugu inguru atsegin eta seguru bat bizikletaz ibiltzeko”
Erandioko Txirrindulari Elkartea
XXI. Erandio-Erandi Zikloturismoko Martxa
Eguna: 2013ko apirilaren 21a
Irteera: Udaletxeko Plaza (Erandio)
Ordua: 09:00
Helmuga: Udaletxeko Plaza
Ordua: 12:30etatik 15:00etara, gutxi gorabehera
Izen-ematearen prezioa:
Federatuak = 15 €, apirilaren 14a baino lehen izena emanez gero 18 €, apirilaren 15etik aurrera izena emanez gero
Federatu gabeak = 20 €, apirilaren 14a baino lehen izena emanez gero 23 €, apirilaren 15etik aurrera izena emanez gero
Izena ematean, istripu-aseguru bat kontratatzen da.
Lehen 20 kilometroak, neutralizatuak
Ibilbidea:
Udaletxeko plaza (Erandio)-Derio-Lezama-Larrabetzu-Astoreka-Gamiz-Arrieta-Olabarria-Errigoitiko gaina–Gernika-Muxika-Gerekizko gaina–Olabarria (anoa solidoaren postua)–Mungia-Maruri-Gatika-Butroi–Urduliz (anoa likidoa)- Unbeko gaina (2. maila)-Asua-Lutxana- Erandio/udaletxeko plaza (helmuga, anoa-postua eta saria).
Parte-hartzaileak, gehienez: 800
Antolaketa- eta segurtasun-arazoak direla medio, ezin ditugu hartu 800 parte-hartzaile baino gehiago. Horregatik, eta ikusita aurreko urteetan jende askok hartu duela parte, martxan parte hartu nahi dutenei gomendatzen diegu lehenbailehen eman dezaten izena. Izen-emateak gauzatzeko (ordainagiria entregatzeko eta dortsala jasotzeko) epea apirilaren 19an amaitzen da, 20:00etan. Horretarako, gure egoitzara joan behar da (Erandioko Ciclos Altzaga). Egun horretatik aurrera, antolatzaileek ez dute bermatzen plaza gordetzea.
Izen-ematea
Euskadiko Kutxa= 3035-0074-11-074104687-9
Ciclos Altzaga= José Luis Goioaga kalea 24, Erandio.
tel.: 944676101.
faxa: 944061499
Irteera= apirilaren 21ean, proba hasi baino ordu erdi lehenago arte.
www.respetanosvivos.es
Erandio Txirrindularien Elkartea
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla


|
No hay comentarios para este listado.
|