Euskal Encounter 17-n pintxatzen...
Nork ez du ezagutzen Makala DJ. Zuhaitza bera bezain aspaldikoa da, ez zaharra. Joan den mendetik behintzat ari da diskoak jira eta bira jartzen, bera bueltaka ez hasteagatik. Denetik nahasten du, lehengoa eta hangoa, hemengoa eta oraingoarekin, edota alderantziz. Lana gustora egiten duen gutxi horietakoa da, eta berekoia ez denez, denontzako aritzen da.
|